[BIDEOA] Donostiako Udal Txistulariak Zugarramurdiko leizean

Hego haizeak, ipar doinuak ikuskizuna eman zuen Donostiako Udal Txistulari Bandak Zugarramurdiko leizean urriaren 6an. Egun horretako Sorgin dantza dakargu hona. Sarean ikuskizun guztia daukazue ikusgai.

Estreineko aldiz eman zuten  Hego haizeak, Ipar doinuak, ekoizpena urriaren 6an. Bertan parte hartu zuten Donostiako Udal Txistulariek ondoan izan zituzten Mendi eta Mendi Ttiki abesbatzak, Erreka dantza taldea, Pauline & JulietteJon Itçaina eta Guy Saldubehere abeslariak. Txistu, kantu eta dantza garaikideak uztartu zituen emanaldiak. Errepertorioa bereziki moldatua izan zen lekuaren akustika berezia kontuan hartuta.

Orain sarean ikusgai jarri dute, helbide honetan.