Hau da gure logo berria

Logo Bila abiatutako bidea atzo bukatu zen. EHTEk abian jarritako lehiaketara 8 hautagai aurkeztu eta epaimahaiak bi aukeratu ostean, azken erabakia bazkideen esku geratu zen.

Bozka egiteko aukera atzo bertan bukatu zen, orotara 74 bazkidek eman zuten boza. 34 boz jaso zituen lehenengo hautagaiak, bigarrenak berriz 40. Tarte estuagatik IƱaki Zarragoitia Amok aurkeztutako proposamena gailendu da. Koloretsua eta mugimendua adierazteagatik nabarmentzen den lana.

EHTEtik eskerrak eman nahi dizkiegu bozketan parte hartu duten bazkide guztieei, baita epaimahaia osatu duten kideei ere eta noski, gure lehiaketara aurkeztu diren zortzi hautagaiei.