Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

San Sebastian aurreko kontzertua Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen eskutik

2022 Urtarrila 16 12:00 - 13:00

-Donostiako Udalaren txistulari taldeak, lagun eta gonbidatu askoren laguntzaz, San Sebastian egunaren iragarpen kontzertua eskainiko du datorren igandean.

-Udalaren txistulariekin batera jardungo dute oholtzan, beste askoren artean, Donostiarrak Abesbatzak, Kresala Dantza Taldeak, Ur kirolakeko txistulari eta danborradak, abeslari bakarlariak edota Donostiarra Metal Boskoteak.

-Kontzertua Antzoki Zaharrean ospatuko da 12:00etan hasita, eta sarrerak, doan, eskuratzeko aukera ostiralean abiatuko da. Horiek hartzeko aukera izango da ostiral eta larunbatean Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta igandean Antzoki Zaharrekoan.

Datorren igandean, urtarrilak 16, 12:00etan abiatuta, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak San Sebastian aurreko kontzertu berezia eskainiko du. Bertan izango dira, baita ere, Donostiarrak Abesbatza, Donostiarra Metal Boskotea, Haizea Muñoz eta Iker Casares abeslariak, Kresala Dantza Taldea, Ur kirolak elkarteko danborrada eta askoz gehiago. Kontzertuan, Donostia ardatz hartuta, hainbat pertsonaia eta ospakizun esanguratsu izango dira gogoan; esaterako: Jesús Mª Arozamena, Pío Baroja, Isidro Ansorena, Arraun Lagunak edota Ur kirolak elkartea. Ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean ospatuko da eta bertaratu ahal izateko sarrera aurretik hartu beharko da. Ostiral eta larunbatean Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta igandean Antzoki Zaharrekoan hartzeko aukera izango da.

Urtero-urtero txistulari taldeak eskaintzen duen kontzertu berezia San Sebastian pasodobleak irekiko du aurtengoan. Jarraian, Donostiari eskainitako bi zortziko joko ditu taldeak: Nere herri maiteari eta El día de las regatas. Haizea Muñoz eta Iker Casares bakarlarien laguntzaz, Jesús Mª Arozamena idazle donostiarraren heriotzaren 50. urteurrena gogoraraziko du emanaldiak. Eta idazleen urteurrenei jarraipen emanez, Pío Barojaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko du kontzertuak Donostiako kantu zaharren bilduma eta Ensalada madrileña lanekin.

San Sebastian egunean ehun urte beteko dira Isidro Ansorena Donostiako Udalaren txistulari taldera iritsi zenetik. Txistulari askoren maisu, erreferente, errepertorioaren berritzaile eta urte luzez udalaren txistulari izan zenak konposatu zuen Birigarroa doinuak alaituko du kontzertu-aretoa haren iritsiera egunetik gertu.

Arraun lagunak taldeko neskek ere txistularien omenaldia jasoko dute 2021ean lortutako garaipenen arira. Batelarien paper garrantzitsua gogorarazteko asmoz, Kresala Dantza Taldeak Pablo Sorozabalen Batelarien zortzikoa dantzatuko du, eta ondoren Aupa, Arraun! taldearen himnoa entzuteko aukera izango da.

Jakina, San Sebastian aurreko kontzertuan danborrada doinuak ez dira faltako. Ur kirolak elkartearen mendeurrenean, beraien txistulariek lagunduta, Ur kirolak danborrada emanaldian izango da Iriyarena eskaintzen. Eta azkenik, Donostiako Martxa jota amaituko da kontzertua.

Honela, igandean, urtarrilak 16, 12:00etatik aurrera Antzoki Zaharrean kontzertu berezia gertatuko da, Donostiako Udalaren txistulari taldeak, beste lagun askorekin batera eskainiko duena.

Xehetasunak

Data:
2022 Urtarrila 16
Ordua:
12:00 - 13:00
Event Tags:

Lekua

Antzoki Zaharra (Donostia)
Kale nagusia, 3
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain
+ Google Map