Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua Aitor Furundarenarekin

2022 Urtarrila 17 19:00 - 20:00

Bilboko Udal Txistularien Banda

LURRA TERRA

Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua

Zuzendaritza: Garikoitz Mendizabal Etxeberria

Lankidetza: Aitor Furundarena

Tradizio musikak, musika etnikoak edo folk musikak indar handia izan dute gure artean. Tradizio doinuak akordeoi eta baxu elektriko baten laguntzaz eguneratuago, folk estiloan, aurkeztuko ditu oraingoan Bilboko Udal taldeak. Herri-doinu itxura izan arren, jatorri desberdineko doinuak eskainiko dituzte kontzertuan.

Kepa Junkera euskal musikan, folk musikan eta trikitixan erreferente izan den musikariaren zenbait doinu entzungo dira: Fasio, Lurra terra, Zolloko San Martinak, Odolaren boza edo Bizkaian zehar.

Aitor Furundarenaren zenbait doinu ere agertuko dira: Sugandila eta Slaloma. Baita beste musikari batzuenak ere, hala nola Xabier Zabala, Iñigo Goikoetxea edota Koldo Basabe. Horiez guztiez gain, nola ez, herri musikan jatorria duten edo egile ezezaguna duten hainbat abesti.

Oraingoan, akordeoia eta baxu elektrikoa izango dituzte bidelagun txistulariek. Akordeoiarekin laguntzeaz gain, abesten ariko da Aitor Furundarena musikaria, eta Gorka Eskauriaza izango du lagun baxu elektrikoan.

Aitor Furundarena ibilbide luzeko musikaria da. Euskal Herria, Paris eta Copenhaguen egi zituen akordeoi eta konposizio ikasketak, eta, gero, musikaren bi alorretara bideratu ditu bereziki: musika garaikidea eta herri musika. Nazioarteko hainbat lehiaketatan saritua izan da, eta lan asko egin izan du bai bakarlari moduan, bai taldeekin elkarlanean.

Gorka Eskauriaza, berriz, gitarrarekin hasi bazen ere, laster egin zuen aldaketa baxu elektrikora, eta ondoren, kontrabaxuko ikasketak egin zituen kontserbatorioan. Hainbat taldetan hartu izan du parte, Oskorri talde enblematikoan, esaterako. Horrez gain, Segundo Olaeta musika eskolan dihardu irakasle lanetan.

  • Branlea – Herri-doinua / mold.: David Rivas
  • Llama bat Urbian – Iñigo Goikoetxea / mold.: Aitor Furundarena
  • Fasio Lurra terra // Amaitzeko soinua – Kepa Junkera / mold.: David Rivas // Ezezaguna
  • Ekin (tangoa) – Koldo Basabe / mold.: Gorka Zabaleta
  • Slaloma – Aitor Furundarena
  • Ezpatak dantzan – Herri-doinuak / mold.: Gorka Zabaleta
  • Oies errondan dabil – Herri doinuak / Aitor Furundarena
  • Bizkaian zehar // Zolloko San Martinak – Kepa Junkera / mold.: Gorka Zabaleta // Kepa Junkera / mold.: David Rivas
  • Odolaren boza – Kepa Junkera/ mold.: David Rivas
  • Sugandila – Aitor Furundarena
  • Xoxua – Pepe Yanci / mold.: David Rivas
  • Udalaitz – Xabier Zabala / mold.: David Rivas

Xehetasunak

Data:
2022 Urtarrila 17
Ordua:
19:00 - 20:00
Event Tags:

Lekua

Euskalduna Jauregia
Sorkunde Kalea, 8
Bilbo, Bizkaia 48006 Spain
+ Google Map