Donostiako 47. Txistularien Kontzertu Nagusia abuztuaren 10ean

Kontzertuan jo nahi duten txistulariek abuztuaren 2aren aurretik adierazi beharko diete antolatzaileei.

Donostian antolatzaileek prest dute urteroko Txistularien Kontzertu Nagusia. Abuztuaren hamarrean ilunabarreko zortzi eta erdietan Plaza Berrian izango da kontzertua. Egitaraua eta joko diren piezen partiturekin batera antolatzaileek parte hartu nahi duten txistularientzat hainbat ohar bidali dituzte, guztiak oso kontuan hartzekoak; hasi egunean hirian mugitzea baldintzatuko duen Donostiako Txirrindulari Proba Klasikoaren inguruko oharretik izena emateko eperaino, enseguen egutegitik pasata.

OHARRAK

Ohar berezia: kontzertu egunean, abuztuak 10, Donostiako Txirrindulari proba Klasikoa ospatzen da.

Kanpotik zatoztenentzat, hobe, goizean etortzea Donostira. Ez da plan txarra: hondartza, pote batzuk, bazkaria eta entsegua. Orduak pasa hala, nahasten joango da eguna, jende asko, errepide batzuk moztuta agian. Halere, autobusen anezka zerbitzua izango da Ilunbe zezen-plazatik abiatuta, erdialdera, hogei minuturo (28 busa).

Ordutegia kontzertu egunerako:

– 16:15 Bilkura Plaza Berrian

– 16:30 Entsegu orokorra oholtza gainean.

– 20:30 Kontzertua.

– 22:30 Lunch/zizka-mizkak Plazako eraikinean, San Jeronimo kaletik sartuta.

º Entseguak: abuztuak 6 (asteartea) eta abuztuak 9 (ostirala), 19:00etan, Donostiako Musika Eskolan (Atotxako Zelaia Plaza, 3).

° Txistuak Fa soilean eta silboteak Si bemolean.

º Janzkera: alkandora zuria, gona/galtza ilunak, zapata beltzak.

º Erantzuna, abuztuak 2 baino lehen, Xabier Muñoz-i, 606145998 telefonora edo txogori@gmail.com emailera.

º Zailtasunak direla eta, senide edo ezagunentzat ez da eserlekurik gordeko.

Donostiako Txistulari Kontzertuaren Antolatzaileak