Portugaleteko Txistu Zaleek adierazi dutenez, datorren maiatzaren 25ean ospatuko dute Portugaleteko X. Txistulari Eguna.
Txistua Portugaleteko kaleetan entzuna izatea eta Portugaleteko Udalaren Txistulari Banda berregiteko eskaera aldarrikatzea dira egun horretarako antolatzaileen helburuak. Horretarako, Euskal Herriko Txistulari guztiak gonbidatu dituzte. Hau izango da programa, labur bilduta:
10:00etan Dianak
11:00etan Hamaiketakoa
12:00etan Kalejira
12:30ean Kontzertua
13:30ean Kalejira
14:30ean Bazkaria