Isidro Ansorenaren omenez

Hernaniko Herri Musika Elkarteko txistulariak San Isidro egunaren inguruko ospakizuna prestatzen ari dira.

ISIDRO ANSORENARI BURUZKO HITZALDI-KONTZERTUA

Maiatzaren 15ean izaten da San Isidro eguna eta egun horrekin jaio zen 1892an Isidro Ansorena Eleizegi, Leokadisti baserrian jaio ere. Hori dela-eta arratsaldeko 6’etan Sandiusterriko areto nagusian Isidro Ansorenari buruzko hitzaldi-kontzertua izango da, Jose Ignazio Ansorenak gidatuko duena. Berekin izango ditu Aitor Arozena, Jon Ansorena eta Agustin Laskurain musikariak.

SAN ISIDRO EGUNEKO KALEJIRA

Hitzaldiaren ostean, 19:15 aldera, Sandiusterritik kalejiran abiatuko dira txistulariak. Hementxe doaz joko direnak (Partitxelak aurrerago zabalduko dituzte):

SAN ISIDRO 2024: Errepertorioa
Kalejirak:
·Hasierakoa
·San Isidro
·Xaxu
·Iria
·Urte Berri Goiza
·Andazarrate
·Udaberriko lore politena
·Onraita
·Pozik Gatoz
·Elkor Mendi
Fandangoak:
·I. Idiarena
·Goizueta
·Arrigoain
·Erratzu
·IV. Fandangoa
Arin arinak:
·Jeolimo
·Prantxiska Martina
·Epele-Etxeberri
·Amaitzeko soinua

LAGUNARTEKO AFARIA

Kalejira 20:30ak aldera bukatuko da herriko enparantzan. Bertatik, Txalaparta elkartera joango dira lagunarteko afariaz gozatzeko asmoz. Aurrerago zehaztuko dituzte menua prezioa eta ordainketa egiteko modua, baina etorriko direnek izena eman beharko dute maiatzaren 3a baino lehen.