Bazkidetza kanpaina berriak

Gasteizen apirilaren 6an ospatu zen azken ohiko batzar orokorrean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak bazkide berriak lortzeko kanpaina berriak onartu ziren.

Bideo honetan agertzen den bezala, Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkide izateko hiru bide berri daude: Bazkidetik Bazkidera, Beti gazte eta Txistuzale. Bakoitzak bere abantailak ditu.

Lasaiago irakurri nahi baduzu, hona bideoan ageri diren irudiak PDF batean.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen bazkide izateko hiru bide horietako erabiltzea erabakitzen duenak bere datuak elkarteari helarazi beharko dizkio. Datu horiek honako inprimaki bat ordenagailura deskargatu, bete eta gorde ondoren bidali beharko ditu.

BAZKIDETIK BAZKIDERA

Izena ematen duen bazkideak kontu korrontea Hegoaldean badu, inprimaki hau erabili beharko du: bazkidetik bazkidera (hegoalde). Aldiz, kontu korrontea iparraldean badu, beste inprimaki hau erabili beharko du: bazkidetik bazkidera (iparralde).

TXISTUZALE

Formula berri hau erabiltzea erabakitzen duenak beste inprimaki hau erabili beharko du bere kontu korrontea Iparraldekoa edo Hegoaldekoa denaren arabera: txistuzale (hegoalde) edo txistuzale (iparralde).