Donostiako udaletxera inguratu zirenen aurrean esan ziren EHTE Txisturako Konposizio Lehiaketa 2023ko epaimahaiak aukeratutako konpositoreen izenak.
Abenduaren 11an egin zen ekitaldia txisturako konposizio berriak nori eskatuko zaizkien esateko aukeratutako erakusleihoa izan zen. Horrekin batera txistu joaldi apartak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Lehenengo enkargua Jinseok Choi musikari hego korearrari eskatu zaio. Txistu, akordeoi, biolin, biolontxelo, tronpeta eta tronboiaz osatutako ensemblerako obra berria konposatu beharko du.
Bigarren enkargua Victor Morato Ribera kataluniarrarentzat izan da. Bertan hiru txistulari eta perkusio-jotzaile batentzat obra berria konposatu beharko du.
Trio Zukan taldearen enkargua Emircan Pehlivan turkiarrarentzat da. Talde horrentzat obra berria konposatu beharko du.
Azkenik, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Lautaro Figueroa Balcarce musikari argentinarrari.