Andosillako dianak

Urtarrilaren 21ean txistularien topaketa izango da Andosillan Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deituta. Parte hartzeko asmoa duten txistulariek urtarrilaren 15eraino dute izena emateko.
Goizean izango den egitaraua 10:30etan abiatuko da txistularien harrera eta gosariarekin. Ondoren, 11:30 aldera, kalejira egingo dute zahar etxera eta zubira. Eguerdiko 13:00etan kalejiran galdutako indarra berreskuratzeko hamaiketakoa egingo dute txistulariek Udaletxe plazan eta jarraian bertan daudenentzat dantzak joko dituzte.

Egun horretan joko diren piezak irudi batean jarri dituzte Mugarik Gabeko Txuntxuneroek:

Andosillara txistua jotzera joan nahi duenak Amaiari (630440437) Whatsappetik idatziz esan behar dio urtarrilaren 15aren aurretik. Jotzeko aukeratu diren piezetakoren baten partitura falta duenak dropbox-etik deskarga dezake. Gogoratu oraingoan Fa tonuan doitutako txistuak joko direla.