Hondarribiko LVIII. Txistu Kontzertu Nagusia irailaren 1ean

Martxoan hondarribiarrek iragarri zuten data gerturatzen ari da eta txistulariak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Izena emateko abuztuaren 20aren aurretik esatea komeni dela esan dute antolatzaileek.

LVIII. TXISTULARIEN KONTZERTU NAGUSIA

2024ko irailaren 1ean, eguerdiko 12etan

HONDARRIBIko Gipuzkoa plazan

(Eguraldi txarra balego, Itsas Etxean)

Kontzertu egunean:

  • 9,30etan: Bilkura Gipuzkoa plazan
  • 9,45etan: Entsegua
  • 12,00etan: Kontzertua
  • 14,15etan: Bazkaria (Batzokian)

Janzkera: alkandora zuria, galtza-gona ilunak, oinetako beltzak.

Oharrak:

  • Entseguak: abuztuak 26, astelehena, eta abuztuak 28, asteazkena, 19:30etan, Hondarribiko Kultur Etxean (Musika Eskola dagoen lekuan, Denda kalea, 18). Partiturak entseguan banatuko dira, nahiz eta orain bidaltzen ditugun, aldez aurretik ezagutzeko
  • Asteleheneko entseguan, ahal duen guztia ongi etorria izango da. Irun-Hondarribikoentzat, beharrezkoa
  • Asteazkenekoa, denontzat beharrezkoa.
  • Txistuak, FA – Silboteak, SI b
  • Erantzuna, Hondarribiko Txistu Taldeari, email hontara: hondarribikotxistutaldea@outlook.com, ahal bada abuztuak 20 baino lehen, honako datuekin:
    • izen abizenak,
    • txistu 1.a, 2.a, ala txistu handia joko duzun,
    • nondik zatozen (lehenengo aldiz bazatoz), eta
    • kontzertu ondorengo bazkarira geratuko zaren ala ez (bazkarirako erantzun eza, ezetzkoa dela ulertuko dugu).
  • Bai txistua ta bai silbotea jotzeko gai bazara, eskertuko dizugu biak ekartzea. Dagoenaren arabera erabakiko da zer jotzea komeni den.
  • Zure inguruan, mezu hau jasoko ez duen txistularirik ezagutzen baduzu, emaiozu honen berri, mesedez.

Mila esker.

Hondarribiko Txistu Taldea