[BIDEOAK] Txisturako Konposizio Lehiaketako sari banaketa

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Txisturako Konposizio Lehiaketaren 2023ko edizioaren sarien banaketako kontzertua ikusgai dago sarean.

Gala kontzertu osoa Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Facebookeko orritik pasa den abenduaren 11an zuzenean ikusteko aukera izan zen eta geroztik kanal horren bidez ikusteko aukera mantendu da.

Oraingoan Youtubeko kanalean jarri da sarearen erabiltzaile gehiagok ikusi edota entzuteko aukera izan dezaten.