Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin Tafallara

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek otsaila Tafallan mozorrotuta hastea proposatu dute.

Otsailaren 11an Tafallan izango den topaketan parte hartu nahi duten txistulariek Andoni Cortijori idatzi behar diote otsailaren 3aren aurretik Whatsappera (640564504) edo acortijy@gmail.com helbidera. Mezuan bakoitzari 15 euro kostako zaion bazkarira geratuko den ere argitu behar da.

Inauteri garaia dela gogoratuz, Fa # tonuan doitutako txistuaz gain, pirata mozorroa ere eraman behar dute txistulariek.

Goizeko hamarretan Tafallako udaletxearen plazan elkartuko dira txistulariak Alkartexean hamarretakoa egiteko. Ondoren, hamaika eta erdiak aldera, hiriko kaleetan barrena joko dituzte biribilketak. Ordubata eta laurdenetatik ordubietara Nafarroa plazan geratuko dira jauziak jotzen. Topaketa bukatzeko, hiruak laurden gutxi aldera Erriberrin bazkalduko dute.

Egunerako aukeratu diren piezak hauek dira:

Partituraren bat falta duenak hemendik deskarga dezake.