Txistulari aldizkarian eta partituretan bilatu

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen web orriaren erabiltzaileek eskura dute aldizkari eta partituretan bilatzeko aukera.

Hainbeste urtetan argitaratu den Txistulari aldizkariak artikulu eta partitura interesgarri ugari gordetzen ditu. Milaka orri horietan ezer topatzeko, bitan bat, aldizkariaren ale guztiak irakurri eta ia buruz ikasi dituzu, edo orriz-orri bilatzeko nahiko denborarekin zabiltza. Lurgainean bizi garen gizaki xumeen artean kokatzen baduzu zure burua, web orrian jarri dugun bilatzaileak asko erraztuko dizkizu bilaketak.

Bilatzailearen leihora iritsitakoan, bilatu nahi dugun testua idatzi eta bilatu botoia sakatutakoan testu hori duten partitura eta aldizkariak zerrenda batean azalduko dira.

Gauza pare bat zehaztu beharra dago, garrantzitsuak bait dira. Batetik, bilaketa ez du aldizkarietako artikuluetan egiten, aurkibidean baizik. Bestetik, idatzitako testua hitz bakarra bada (marcha adibidez), hura bilatuko du aldizkerietako aurkibideetan eta partituren azalpenetan. Baina hitz ugari jartzen baditugu bilatzeko (marcha real, adibidez), bi hitz horiek dituzten aldizkariak eta partiturak zerrendatuko dizkigu.

Marcha real bilatuta, bi hitzak (informatikarentzat letraz osatutako kateak) dituzten aldizkari ugari daudela esango digu.

Erne! Bi hitzek ez dute elkarren ondoan egon beharrik izango. Gure nahia idatzitako esaldi edo hitz multzoa guk idatzi bezala bilatzea bada, komatxo bikoitzekin bildu beharko dugu (“marcha real”, aurreko kasuarekin jarraituz).

Aldiz, “marcha real” bilatuta aldizkari bakarra dagoela esaten digu ordenagailuak.

Aldizkaria eta partiturak erabiltzeko ohitura baduzue, bilatzailea lagun ona izango duzuela espero dugu.