Ziburuko danborradara gonbidapena

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek zabaldu dutenez, Marinelak danborradarekin Ziburuko kaleetan jotzeko aukera mantentzen da.

Topaketa urtarrilaren 28an izango da, Ziburuko Bixintxo jaietan. Bazkarirako lekuak hartuak dira, baina txistua jotzera agertu nahi duten txistulariek oraindik, urtarrilaren 20ra arte, izena emateko aukera dute. Horretarako Sebastiani idatzi behar zaio sitxassa@orange.fr helbide elektronikora.

Topaketa hauetan ohikoa denez, Fa # tonuan doitutako txistuarekin joko da egun horretarako aukeratutako errepertorioa:

Partituraren bat falta duen txistulariak, Mugarik Gabeko Txuntxuneroen errepositorioan topatuko du.