Juan Antonio Aroma txistulariari Durango Saria

Pasa den azaroaren 3an Durangoko San Agustin Kulturgunean izan zen ekitaldian eman zioten Durango Saria.

Durangoko Udalak herrian kirol eta kultur arloan aritzen diren eragileen lana aitortzeko antolatzen du sari hau. Uztailean hasi zen Durangoko herritarren proposamenak egiteko epea. Irailaren bukaeran epaimahaiak 27 proposamenen artetik 6 saritu aukeratu zituen. Eta irailaren azken astean herritarrek beraien bozen bidez beste 2 sari banatu zituzten. Herritarrek aukeratutako kultur arloko saria izan da Juan Antonio Aroma txistulariak jaso duena, kirol arlokoa Jone Aizpurua triatletari emanez.