Nafarroako EHTE eta AGAOren eskutik “La pícara del Baztán”

Asociación Gayarre Amigos de la Ópera (AGAO) eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko Nafarroako ordezkaritzak ekoiztu dute zarzuela berri hau.

Genero honen erabateko estreinaldia izango da mundu mailan. Ideia eta musika Iñigo Casali nafar konposatzaile eta AGAOren koruaren zuzendariarena da, libretoa berriz Carlos Crooke-rena. Gidoia XIX. mendeko Arizkunen kokatuta dago, Baztango bailaran (Nafarroan), zehazki herri honetako Bozate auzoan. Agoteek herriko biztanleekin duten erlazio konplexuan oinarritzen da trama, bere bi pertsonai nagusiak tarteko: Mikel eta Itxaso.

Produkzio berri honetan, oso hurbileko gaia duena, konposizio eta testu berriak entzungo dira, bai eta jantzi eta eszenografia ikusiko ere. Nazio mailan, errepertorio lirikoaren parte izateko helburua duen obra da.
Asmo handiko proiektua da, berritzailea, hurbilekoa, multidisziplinarra, gure balore sozial eta kulturaletan oinarritzen dena, alaia eta argumentu historiko sendoa duena. Zarzuela generoa berritzeko eta txistuaren interpretazio-eremua zabaltzeko sortutakoa da.

Azaroaren 18an emango da lehenengo aldiz Iruñeako Gayarre antzokian eta horren harira azaroaren 16an Agoteak – Los agotes hitzaldia emango du Xabier Santxotena Alsuak.