Faltzesen Baratxuriaren Eguna

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek maiatzaren 21ean Faltzesko dianetan parte hartu nahi duten txistularientzat deialdia zabaldu du. Egun horretan Baratxuriaren Eguna ospatuko da Faltzesen eta giro ederra izango da. Bertan parte hartu nahi duten txuntxuneroek Felix Martinezi jakinarazi behar diote maiatzaren 14aren aurretik 636 685 288 telefonora Whatsapp-ez idatziz edo deituz.

Txuntxuneroen plana hau da:

  • 9:30 Hospital Etxean elkartu.
  • Segidan TXISTUKALE eta torradak jo ahala
  • 11:00 Hamaiketakoa, behar bezalakoa
  • Segidan TXISTUKALE
  • 13:30 Dantzaldia Makaia Dantza Taldearekin

Joko den errepertorioarekin irudi hau bidali dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek:

Partituraren baten falta somatuz gero, hemen daude.