Iruñeko Txistularien Alardea antolatzen duen lan taldeak aurtengo uztailaren 9an, igandez, Sarasate pasealekuan izango den alardean parte hartzeko deia zabaldu du.
Deialdian entseguen egutegia eta egitarauaren berri ematearekin batera txistulariek izena emateko inprimakira lotura bidali dute (izena maiatzaren 26a baino lehen eman behar da).
Entseguak JUSLAROCHA CIVIVOX-en izango dira. Ekaineko larunbatetan 10’etatik 12’etara izango dira. Entsegu orokorra-Aurrestreinaldia uztailaren 2an ORKOIENGO AUDITORIOAN izango da.
Aurtengo errepertorioa hauxe da:
- MENDIGOIZALEAK (Lizarrako Aita Hilario Olazaran)
- ALBORADA BASOAN (Koldo Pastor)
- GAINZA BIRIBILKETA (Manuel Gainza/Mold. Eneko Azparren)
- TXISTUAK FESTARAKO (Joaquín Á. Lecumberri)
- MANUELA MAITIA (Ismael Yagüe)
- BAGA BIGA HIGA (Mikel Laboa/Mold. Iñigo Casalí)
- TXORIAK TXORI (Mikel Laboa/Jexux Artze/Mold. Iñigo Casalí)
- UR GOIENA, UR BARRENA (Aitor Urquiza/Mold. Iñigo Casalí)
- ANIMALIEN DANTZAK (Elena Fraile/Mold. Aitor Urquiza)
- Karrika dantza – Makil dantza – Animalien baltsa
- BEGIRADAK Aitor Urquiza
- DEIADAR (Iker Álvarez/Mold. Aitor Urquiza)
- IRUÑATARRA (Celestino Pozueta/Mold. Jose Ignazio Ansorena)
Parte hartu nahi duen txistularien artean bazaude, lotura honek erakutsiko dizun inprimakia bete behar duzu: inprimakia.