Muskizeko XVI. Txistularien Kontzertua

Jarraitzen-dugu txistu taldeko lagunek aurten ere Muskizeko Txistularien Kontzertua antolatuko dutela jakinarazi dute. Kontzertua ekainaren 26ko eguerdian izango da goizeko hamarretan entsegatu ondoren.

Idatzi hau txistularien artean zabaltzeko eskatu digute kontzertuan parte hartu nahi duzuenak beraiekin harremanetan jar zaitezten.

Kaixo Txistulariok!

Badirudi pandemia amore ematen ari dela eta aurrez aurreko kontzertuei berriro ekin diezaiekegula.

2022ko San Joan jaiak direla eta eskainiko dugun MUSKIZKO XVI TXISTULARIEN KONTZERTUAN parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Kontzertua ekainaren 26an izango da, igandean, 13:00etan, Meatzari Aretoan, aurretik, egunean bertan 10:00etan entsegua eginez. Kontzertua baino lehen beste entseguren bat egingo bagenu, bertara daitezkeenei eguna eta ordua jakinaraziko zaie. Gurekin harremanetan jar zaitezke lehenbailehen, jarraitzendugu@hotmail.com posta elektronikoz edo WhatsApp bidez, 652093317 telefonoan, txistularien kopurua eta ahotsen banaketa orekatua (1. txistua, 2. txistua eta silbotea) jakinaraziz.

Partiturak etorriko zaretela baieztatutakoan bidaliko dizkizuegu.

Agur.

Guillermo Higuera