Mixel Labéguerieren omenaldira deia

Iparraldeko txistulariek eskutitz baten bidez deitu dituzte Euskal Herriko txistulariak Mixel Labéguerieren aldeko omenaldian parte hartzera.

Txistulari agurgarriak,

2022ko maiatzaren 14 an, larunbatean Mixel LABÉGUERIE-ren omenaldia iraganen da Baionan. Ekitaldi horri esker, txistua berriz ere protagonismoan jartzeko aukera izanen da Iparraldean. Parte hartu nahi baduzue, laister zuen izena emaitea ezartzen ahalko duzue lotura informatiko baten bidez.

Eguna Baionako karriketan zehar kalejirarekin hasiko da (partiturak esteka bidez atxemanen dituzue). Gero txistuentzat harmonizatutako Mixel LABÉGUERIE-ren abestiekin osatutako kontzertuarekin segituko dugu. Parte hartzaleei eskainitako bazkariarekin amaituko da eguna. Kasu lekuak mugatuak dira.

Laister errepiketako datak eta tokiak proposatuko dizkizuegu. Kontzertuan parte hartzeko, errepika bati parte hartzea derrigorrezkoa izanen da.

Proposatutako datak zinez zuen agenda bateraezinak badira, aterabide
bat atxemaiten entseiatuko dugu. Milesker jakinean atxikitzeagatik.

Plazer handi bat hartuko dugu zuen ikustea txistu fa naturalarekin eskuan.

Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkideek web orriko bazkideen atalean dituzue eskuragarri kalejiran zehar jotzeko aukeratu diren doinuak.