Portugaleteko VIII. Txistulari Egunaren egitaraua

Aurten maiatzaren 28an, larunbata, ospatuko da PORTUGALETEKO VIII. TXISTULARI EGUNA, bi urtetan jaialdia egin ezinik egon ondoren.

Oraindik urrun ematen badu ere, zuen agendetan sartzeko garaiz jakinarazi nahi dizuegu.

Eguneko egitaraua hauxe izango da:

  • 10:00 dianak Portugaleteko auzoetan
  • 11:15 hamaiketakoa
  • 12:30 txistularien alardea (kontzertua) La Canilla Geltokiaren plazan.
  • 14:30 lagunarteko bazkaria

Zehaztasun gehiago laster izango duzue. Bitartean, ondo segi!!!