Durangoko Txistu Kontzertua

Durangoko Txistu Kontzertua 2021: kartela

Pasa den larunbatean, urriak 23, urte honetako Durangoko Txistu Kontzertua izan zen Durangon.

Silboberri elkarteak antolatutako kontzertua Landako Gunean arratsaldeko zortziretan hasi zen. 25 txistulari ziren bertan parte hartzekoak 4 ahotsetan banatuta jotzeko. Aritz Labradorrek zuzendutako txistulariekin batera metal boskotea, saxoak, perkusioa, pianoa, gitarra eta baxu elektrikoa aritu ziren. Soinulariekin Nagore Alanguak zuzendutako Gasteizko Nurat Gazte Abesbatza aritu zen kantari. Dantzan berriz, Gasteizko Mulixka Dantzari Taldea eta Durangoko L’Atelier Dantza Eskolako kideak aritu ziren.

Hamar piezaz osatutako egitarauan filmetako soinu bandetako eta bestelako pieza ezagunen moldaketak entzuteko aukera izan zen, batzuk moldaketa berriak. Horien artean Karlos S. Ekizaren Urkiolako Erromerian eta Joaquin Lecumberriren Vals Astrain-Variaciones estreinatu ziren.

Durangoko Txistu Kontzertua: 2021eko egitaraua