Zornotzako XX. Txistu Eguna

Zornotzako XX. Txistu Eguneko partaideak

Joan den larunbatean, irailak 25, ospatu zen Zornotzako Udazken Txistulari Taldeak urtero antolatzen duen Txistu Eguna. Lehengo urtean egiterik izan ez zen topaketan Gipuzkoako eta Bizkaiko txistulari taldeak elkartu ziren: Usartza Txistulari Taldea (Eibar), Itxaropena Txistulari Taldea (Lekeitio), Kankinkabara Txistulari Taldea (Bermeo), Goiz Deia Txistulari taldea (Lepazpi), Jaizale Txistulari Taldea (Durango) eta herriko Udazken Txistulari Taldea.

Arratsaldeko 5’etan herriko kaleetan sakabanatuta egin zituzten kalejirak txistulari taldeek. Gero, 6’etan, talde guztiak elkartu ziren ibilbide berdin batean elkarrekin jotzeko.