Euskal musika tradizionala jorratzeko ikastaroa eskainiko du Musikenek

Espezializazio ikastaro berri bat jarriko du martxan Musikene goi mailako kontserbatorioak. Xedea euskal musika tradizionalari buruzko jakintza eta esperientziak eskaintzea izango da, gero ikasgelara eta oholtzara eramateko. Juan Mari Beltran, Mixel Etxekopart eta Sabin Bikandi izango dira irakasle, besteak beste.

Irailetik maiatzara bitarte, 80 ordutik gorako graduondoko ikastaroa eskainiko du Musikenek, euskal musika tradizionala askotariko ikuspuntutatik lantzeko. Goi mailako musika ikasle eta tituludunei zuzendutako eskaintzak, musika tradizionalean jakintza eta praktika landu nahi ditu, gerora, oholtzara eramateko eta ikasgelan tresna didaktiko gisa erabiltzeko.

Etnomusikologia, harmonizazio eta moldaketak, material didaktikoen prestakuntza, dantza eta mugimendua, musika tresnak… ikuspuntu askotarikoak landuko dituzte ikasleek. Horretarako, irakasle sorta zabala hurbilduko da kontserbatoriora: Juan Mari Beltran, Polo Vallejo, Thierry Biscary, Mixel Etxekopar, Arkaitz Miner edo Sabin Bikandi bezalako adituak gonbidatuko dituzte eta Elixabete Etxebeste, Aitor Furundarena, Maite Aseginolaza eta Maite Bilbao Musikenenko irakasleak izango dira.

Informazio osoa eta izen ematea hemen.