Hondarribiako txistu taldeak antolatuta, abuztuak 25ean ospatuko dute gipuzkoako herrian 54. Txistu Kontzertu Nagusia. Antolatzaileak txistulariak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.
54 urtez antolatu dute Hondarribiako Txistu Kontzertu Nagusia. Aurtengoan, abuztuaren 25ean izango da hitzordua, Gipuzkoa plazan eguerdiko 12etan. Mende erdia gaindituta du Hondarribiako txistu taldeak antolatzen duen emanaldiak. Bertan parte hartzeko izen ematea ireki dute antolatzaileek, epea abuztuaren 10ean amaituko delarik.
Izen ematea
Izena emateko mezua bidali beharra dago hondarribikotxistutaldea@outlook.com, helbidera, honako informazioa emanez: izen abizenak, herria, joko duzun ahotsa (txistu lehena, bigarrena edo silbotea) eta kontzertu osteko bazkarian parte hartuko duzun adierazi. Izena emateko azken eguna abuztuaren 10a dela kontuan hartu.
Abuztuaren 19an arratsaldeko 7:30ean izango da lehen saioa kultur etxean. Bigarren entsegua, 25ean izango da leku eta ordu berean. Kontzertu egunean hitzordua 9:45ean izango da. Azken bi entseguak derrigorrezkoak dira.
Janzkerari dagokionez gona edo praka ilunak eta alkandora zuria erabiliko dira.
Egitaraua
- Agur jaunak … Mold. J.I. Ansorena
- Arrate (fandango, arin arin , biribilketa) … E. Gorosarri / Mold. Txomin Agirregomezkorta
- Guda … Tomás San Miguel / Mold. J. Astiazaran
- Goizian argia hastean … Etxahun Iruri / Mold. Kepa de Miguel
- Martxa baten lehen notak … J. Artze – M. Laboa / Mold. J.I. Ansorena
- Baratze bat … Pier Paul Berzaitz / Mold. Juanma Saez
- Txakolin (bariaziduna) … Herri doinua / T. Agirregomezkorta
- Oñatiko korpus dantzak … Herri doinuak / Mold. J.I. Ansorena
- Maite … P. Solozabal / Mold. J.I. Ansorena
- Bat, bi, hiru, lau … Herri doinua – J.A. Irastorza / Mold. Aloberto Lasa
- Euskal musikaren gorespena … Herri doinua – Eresbil / Mold. T. Agirregomezkorta
Partiturak entseguetan banatuko dituzte antolatzaileek. Aurrez eskuratzeko aukera lotura honetan duzue.