Silbote aldizkariaren 6. alea argitaratu dute

Tuterako Txistulariak Lehenengoak taldeak Silbote aldizkariaren 6. alea argitaratu berri du. Txistu munduaren inguruko agerkari hau, paperean zabaltzen dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek, txistulari.eus-ek berriz, pdf-ko bertsioa.

2013an sortu zuten Silbote agerkaria Tuterako (Nafarroa) Txistu Eskolaren eskutik. Diptiko itxurarekin jaio zena, indarra hartuz eta orrialdeak gehituz joan da urtez urte. Egun, urtekaria da, eta aurrera ateratzeko ardura Tuterako Txistulariak Lehenengoak taldeak du. Zabalkundea, Mugarik Gabeko Txuntxuneroek egiten dute Euskal Herrian zehar. Azken bi zenbakien kasuan, txistulari.eus-en daude eskura deskargatzeko.

Agerkari hau hobeto ezagutzeko irakurri honako berri hau.

Silbote aldizkariko 6. alea hemen duzue eskura.