Udaberriarekin kalea hartuko du Bilboko Udal Txistu Bandak

Behin Euskaldunako kontzertu denboraldia itxita eta txistu banda auzoetara hurbiltzeko xedearekin, kalejirak antolatu dituzte apirila, maiatza eta ekainerako Bilboko udal txistulariek.

Euskaldunako kontzertuen denboraldia bukatu berritan, Bilboko Udal Txistu Bandak kalera egingo du salto. Bizkaiko hiriburuko auzoetara heltzea da helburu, kalejiraz kalejira. Horretarako udaberrian zehar egutegi betea prestatu dute Ttipi ttapa izenburupean.

Apirilaren 5ean Ertzillan izango dira eta 12an Diputazio kalean. Bi hitzorduok 11etan izango dira. Hilak 18 berriz, eguerdiko ordu batetatik aurrera Alde zaharrean zehar ibiliko dira.

Maiatzaren 4an Elorrietan, 10ean Alde Zaharrean, 18an Buia auzoan eta 25ean Uretamendin agertuko dira txistulariak. Hitorzu guztiak 11etan hasiko dira, Buiakoa salbu, hori 12etan hasiko baita.

Ekainean bost kale buelta egingo dituzte. Hilak 1 Ibarrekolandan 12etan, 7an Basurton arratsaldeko 6etan, 8an berriz ere Basurton eguerdiko 12etan oraingoan, 21ean ordu berean Indautxu eta Ertzillan eta bukatzekoa, hilak 22 Alde Zaharrean 11etatik aurrera.