[BIDEOA] Abian da korrika, musikan txistu printzak dituela

Abiatu da Garesetik Korrika 21. Furgonetatik ilusioa, euskara eta egunotan maiz entzungo dugun abestia Euskal Herri osora zabaltzera. Korrikako soinu bandan txistu printzak izango dira oraingoan.

Fermin Muguruzak sortutako kantan Peio Duhalde txistulariak parte hartu du grabaketan eta  Idoia Jimenez Ibarra txistulari laudiarrak, berriz, bideoklipan. Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian. Kukai dantza taldeko kideek ere parte hartu dute bertan. Inor hotz ez usteko modukoa.