Portugaleteko Txistu Egunean parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Portugaleteko Txistu Zaleak taldeak 7. urtez antolatuko du Txistu Eguna. Hitzordua maiatzaren 25ean izango da. Deialdia, egitaraua eta gainerako xehetasunak jakitera ematearekin batera, parte hartzera deitu dute antolatzaileek.

Maiatzaren 25ean, larunbataz, Txistu Eguna ospatuko dute Portugaleten (Bizkaia). Zazpigarren edizio honetarako egitaraua jakitera eman berri du Txistu Zaleak elkarteak. Egitaraua, partiturak eta izena emateko epeak azaltzearekin batera, txistularieei parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi izan dute. Hitzorduak helburu bikoitza du antolatzaileentzat: “txistua Portugaleteko kaleetan entzutea eta Portugaleteko Udalaren Txistulari Banda berregiteko eskaera aldarrikatzea”.

Egitaraua

Goizeko 10etan elkartuko dira parte hartzaileak, hiru taldetan banatuta: 1. taldea, San Rokeko metro geltokiaren ahoan; 2. taldea, Errepelegako Ikusgarri Dantza Taldearen Egoitzan; eta 3. taldea, Abatxolo metro geltokiaren sarreran.

Goiz deiak jotzen hasiko dira 10:15ean. Ordu bat geroago, Donegal Tabernan hamaiketakoa egitera geldituko dira txistulariak. Indar berritu ostean, 12etan, kalejirari ekingo diote.

Ondoren, 12:30ean kontzertua eskainiko dute la Canilla geltokiko enparantzan. Goiza borobiltzeko kalejirari helduko diote berriz, 13:30ean. Azkenik, 14:30ean ondo merezitako bazkaria helduko da.

Errepertorioa

Kalejiran honako piezak joko dira:

Kontzertuak berriz, honako egitaraua du:

Honako esteka honetan deskargatu daitezke partitura guztiak.

Oharrak

Janzkerari dagokionez alkandora zuria eta praka ilunak erabiliko dira. Txistuak fa naturalean eta silboteak si bemolean, salbuespena 3. taldeak egingo duen kalejira izango da, hori fa#ko txistuarekin egingo baita.

Parte hartzeko izen ematea beharrezkoa izango da, maiatzak 15 baino arinago. Bazkaria ordaindu beharko da aurrez: txistulariek 17€ ordaindu beharko dute, laguntzaileek berriz 22€. Horretarako ondoko helbide elektronikora idatzi beharra dago: portugaletekotxistubanda@gmail.com.