Txokolo omendu zuten igandean Errenterian

Argazkiak: Mikel Mitxelena

Pasa den igandean, martxoak 31, Errenterian (Gipuzkoa) Jose Mari Gurrutxaga Txokolo omendu zuten. Horretarako, Azpeitiako Izarraitz txistu taldea eta Errenteriako Txistu Bandak bat egin zuten kontzertua eskainiz.

Jose Maria Gurrutxaga Aldasoro Txokolo txistularia 1881ean jaio zen Azpeitian (Gipuzkoa). Musikagile azpeitiarrak musika ikasketak Valladoliden (Espainia) burutu zituen. Hainbat musikatresna jotzen zituen txistuaz gain: flautina, saxoa, tronpa, gitarra, dultzaina, 0rganoa, akordeoia… Errementari lanetan ere ibilia, Azpeitiako Musika Bandako zuzendari izan zen. Herriko musika bizitzan txistulari gisa ere oso aktiboa izan zen.

Hori guztia oroituz, Azpeitiako Izarraitz txistu taldeak eta Errenteriako Txistu Bandak kontzertu omenaldia eskaini zioten igandean, martxoak 31. Hitzordua Errenteriako Beheko kalean izan zen eguerdiko 12.30ean. Aurretik, bi taldeek goizeko hamarretatik aurrera, kalez kale aritu ziren txistua joz. Txokolo Oroituz izenburupean eskaini zuten ondoren kontzertua, honako obrak joz:

  • Goizeko izarra (Joxe Mari Gurrutxaga)
  • Kontrapas Nº 1 (Joxe Mari Gurrutxaga)
  • Zortziko txikia I (Joxe Mari Gurrutxaga, Harm: Jose Mª Altuna)
  • Fandango Nº1 (Joxe Mari Gurrutxaga)
  • Errenderikoa (Manuel Ansorena)
  • Errenteriako Inauterietako dianak (Ezezaguna)
  • Zortziko txikia II (Joxe Mari Gurrutxaga, Harm: Jose Mª Altuna)
  • Vals Nº1 (Joxe Mari Gurrutxaga, Harm: Jose Mª Altuna)
  • Txikia  (Joxe Mari Gurrutxaga, Harm: Jose Mª Altuna