Txistulari aldizkaria: 1928ko bosgarren alea eskura

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen gaude. Oraingoan bosgarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko iraila-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 4. alea dakargu hona.

Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean bazkideen eskura jarriko ditugu.

Bosgarren zenbakia

Ale honek ardatz nagusi du Urduñan, 1928ko irailak 23an ospatu zen EHTEko II. Biltzar Orokorra. Sandalio Tejadak ospakizunaren eta biltzarrean bertan hartutako erabakien berri ematen du zehatz, argazkiak eta kronika barne. Artikuluaren hasieran, esker onak ematen dizkio Jose M. de Iturrino eta Eleuterio de Lekueri, zortzi egunen buruan atondu eta antolatu baitzuten biltzarra eta ospakizuna.  Esker onen atalean, Daniel Albeniz ere aipatzen du.

Aldizkaria baina, Adolfo Larrañagaren olerki batek irekitzen du, Los tamborileros de Ntra. Sra. de la Antigua izenburupean. Bada ere, ale honetan, beste olerkirik, txistulariei eskeinia, Antonio Etxebarria Mardonezek sinatua, hau ere gaztelaniaz. Euskaraz, berriz, idatzi bakarra topatzen dugu oraingoan, Danbolin Afariya izeneko ipuina, Lizaso´tar Gillermok idatzia.

Artikulu bat ere badakar zenbaki honek: Notas de Musicologia vasca, dos zortzikos del siglo XVII en 5/8 izenburukoa. Egilea Jose Antonio de Donostia da. Bertan egindako aurkikuntza baten berri ematen du, eskuratu zuen eskuz idatzitako musika bilduma bat, liburuki bat, eta bertan, besteak beste, izenburuko bi zortzikoak topatu zituen. Pieza horien egileak Peña Floridako kontea batetik eta bestetik, Madame de Mazarredo dira. Bere aurkikuntza eta egindako ikerketen zehaztasunak aipatzen ditu artikuluan.

Arlo idatziari dagokionez, Markinako udalaren eta danbolinteru baten arteko akordioa, erromeria eta gogoratzeko daten egutegi-agenda eta denetariko berri laburrak biltzen dituen naskaldia atalak osatzen dute gerra aurreko 5. aldizkari hau.

Musika atala

Honakoan obra bakarra argitaratzen da: Guridik eginiko Alborada. Lau atal dituena: kontrapasa, zortzikoa, fandangoa eta arin arina. Ohiko txistu banadarako idatzia.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era