Txistularien Elkarretaratzea Larragan, MGTren ekimenez

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Larragako (Nafarroa) Txistulari Elkarretaratzera joateko deia zabaldu dute. Hitzordua irailaren 30ean izango da. Kasu honetan, goiz osoko plana prestatu dute.

Zortzigarren urtez jarraian antolatu dute Larragako Txistularien Elkarretaratzea, aurtengoan irailak 30 dituenean, igandez, ospatuko da. Goizeko hamarretan daude deituak txistulariak Foru plazan elkartzera. 11:30ak arte goiz deiak joz alaituko dute herria. Ordu horretan, indarrak biltzera joango dira Auzalan Elkartera, bertan hamaiketakoa izango dute zain.

Ondoren, 13:00ean, Urnia dantza taldea batuko zaie txistulariei, eta kalez kale jarraituko dute ordu betez, eguneko egitarau ofizialari bukaera emanez.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da irailak 26 baino arinago whats-app mezu bat helaraztea hauetako zenbaki batera: 636447180 edo 647816803.

Partiturak

Eskuragai dituzue lotura honetan.