Abuztuaren 26an ospatuko den Hondarribiko Txistularien Kontzertu Nagusian parte hartzera deitu dute. 53. urteurrena beteko duen emanaldia izena emateko epea, hilak 10 bukatuko da.
Hondarribiako (Gipuzkoa) txistulariek kontzertua prestatu dute abuztuak 26rako, eguerdiko 12etan Gipuzkoa plazan. 53 urte betetzen dituen Txistularien Kontzertu Nagusian esku hartzera gonbidatu nahi dituzte txistulariak Hondarribiako Txistu taldeko kideek. Horretarako izen ematea zabalik izango da abuztuak 10 arte.
Kontzertua prestatzeko bi entsegu egingo dituzte, hilak 22 kultur etxean 19:30ean eta kontzertu egunean bertan, hilak 26, 9:45ean. Antolakuntzan ohartarazten dutenez bi entseguetara joatea beharrezkoa da. Kontzertu ostean, parte hartzaileei bazkaria eskeiniko zaie.
Partiturak entseguan bertan banatuko diren arren, aurrez prestatzeko, hemen dituzuen eskuragarri.
Izena emateko, abuztuak 10a baino arinago, honako informazioa igorri beharko da hondarribikotxistutaldea@outlook.com helbidera: izen abizenak, musika tresna eta ahotsa, herria eta bazkarian izango zaren edo ez.