Izenematea zabalik, Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketan

Ainara Azpiazu, ‘Axpi’ ilustratzaileak egin du aurtengo kartela.

Martxoaren 24an egingo da aurten, Hernaniko XIII. Txistulari Gazteen Txapelketa. Izenematea irekita dago, txistularitxapelketa@gmail.com helbide elektronikoan.

Hernaniko XIII. Txistulari Jaialdiak badauka data: martxoaren 24 eta 25ean bihurtuko da herria, txistularien bilgune, berriro ere. Urtero bezala, bi eguneko jaialdia Txistulari Gazteen Txapelketarekin hasiko da, martxoaren 24an, eta izenematea irekita dago.

Ohikoa den moduan, hiru kategoria izango dira: A kategoria, 12 urte edo gutxiago dituzten bakarlarientzat; B kategoria, 13-16 urte bitarteko bakarlarientzat; eta D kategoria, taldeentzat. Azken hauek, gutxienez hiru lagunekin osatu beharko dira, eta gehienez, zortzi lagunekin. Joko dituzten obrek, berriz, gehienez 5, 6 eta 8 minutuko iraupena izan beharko dute, hurrenez hurren, kategoria bakoitzari dagokionez.

Izena ematako epea martxoaren 14an bukatuko da. Horretarako, txapelketako oinarriekin gehitu den txartela bete, eta helbide hauetakoren batera bidali beharko da: txistularitxapelketa@gmail.com helbide elektronikora, edo posta arruntez, ondorengo honetara:

Hernani Musika Eskola Publikoa. Txistulari Taldea
Atzieta 4,
20120 Hernani (Gipuzkoa)

Hernaniko XIII. Txistulari Gazteen Txapelketako oinarriak deskargatzeko:
Hernaniko Txapelketa – OINARRIAK 2018