Hartzaro festibala martxan, Uztaritzen

Udaberriari ongietorria egiteko, otsailaren 3tik 13ra ospatuko da Hartzaro Festibalaren 22. edizioa, Uztaritzen, Herri Soinu elkarteak antolatuta. Besteak beste, Philippe Oyhambururen solasaldia, Ez dok hiru antzerkia, Uztaritzeko Txistulariak, Kautere Balet, Zortzi Taldea, Hatsa (So.K) ikusgarria, Giz’arte (Zarena Zarelako), Hartza Iguzki (Izartxo), Oskara (Kukai) eta Mugetatik’AT! (Burrunka) ikuskizunak izango dira.

Herri Soinu elkartearen helburua da musika eta dantza tradizionala sustatzea eta zabaltzea, eta era berean, sorkuntza tradizionalak eta garaikideak elkartu, eta profesionalizatu nahi duten artista gazteak babestea. 2017an hainbat ekitaldi antolatu ditu helburu horiek betetzeko; besteak beste, Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin egindako mugaz gaindiko egitasmoa, Uztaritzeko Herri Uzta jaialdiaren bueltan: Txistuaren praktika Euskal Herrian berpiztea.

2018rako ere hiru ekitaldi nagusi antolatu ditu: Hartzaro Festibala, otsailaren 3tik 13ra, Uztaritzen; Hartza Altzoan, martxoaren 16tik 18ra Kanbon; eta Herri Uzta, urriaren 11tik 14ra, Uztaritzen.

Hastear den Hartzaro Festibal honetan, noski, Inaueriek izango dute protagonismoa, eta nola ez, horren bueltan, txistulariek ere izango dute tartea. Baina bestelako hainbat ekitaldi ere antolatu dira.

Egitaraua: (deskargatu hemen)

Otsailak 3, larunbata

  • Goizean, Arruntzako Auzoan, kaskarotak etxez etxe, Arruntzako Zortziko elkarte eta Errobi Kaskarotak lagundurik.
  • 11:00 Latsa gelan, Zirt Zart zer da?. Flash-mob-en antzeko egitasmoa.

Otsailak 3, larunbata, Bilgune gela

  • 18:00 Biolina Bihotzetik. Jon Garmendia (kontalaria) eta Ortzi Oihartzabal (biolin-jolea), «Poesiazko bidaia bat» egiten.
  • 19:30 jan eta edan Errobiko Kaskaroten batzokian Txakatuk trarangak (Ustaritzeko gazteen txaranga) alaiturik.
  • 21:00 Antzerkia: Ez dok Hiru! Euskal Musikaren benetako Historioa, Tartean konpaniaren eskutik. Sarrera: 12€.

Otsailak 4, igandea, Heraitze auzoan

  • 11:30 Eskolako ihauteriak, kaskarotak eta mutxikoak, Erdizka, Ur Begiko Plazerrekin Korala taldearekin. Auzoko eskola, Ur Begi eta Errobiko Kaskarotak partaidetzarekin.

Otsailak 7, asteazkena, Latsa gela – Festibalaren idekitzea

  • 19:00 Festibalaren idekitzea, hautetsi, elkarte eta artisteen partaidetzarekin. Janaria, Latsa elkarteak eginik, Animazio Josteta abesbatza eta Kiki Bordatxorekin.
  • 20:30 Philippe Oyhambururen solasaldia: «XX. mendeko pertsona haundien ezagutza eta anekdotak».

Otsailak 8, osteguna. Ostegun gizena

  • 19:30 Tutak – Zirt Zart, Hiribehereko pilota plazan. Tobera mustrak. Perkusoak, Zirtzilak, ASCA, Afrika Dambo, Aritz Videgain (toberak), Sandrine Paralieu (dantzak). Herri Soinu elkarteak egina.
  • 20:00 Erromeria Latsan, eta jan-edana KLI-K txarangak alaiturik.

Otsailak 9, ostirala, Kiroleta frontoian

  • 20:30 Uztaritzeko Txistulariak, So.K-ko konpaniaren Hatsa ikuskizunarekin segituz. Sarrera: 7€. Koreografoak: Julien Corbineau, Nathalie Verspecht eta Laetitia Cheverry.
  • 23:00 Zortzi taldearen kontzertua, Bixente eta Xantik gitar-ahots bikotearen eskutik. 90 hamarkadako eta euskal rock-punk kantuak. Latsa gelan. Doan.

Otsailak 10, larunbata, sorkuntzaren eguna

  • 11:30 Merkatu animazioa (Hiribehereko pilota plazan) Kautere Balet.
  • 17:00 Kiroleta frontoian, dantza eta sorkuntzak. Sarrera: 7€. Giz’arte ikuskizuna. Zarena Zarelako eta Burgaintzi txaranga.
  • 20:00 Erromeria eta jan-edana Integrazio Batzordea elkartearen eskutik.
  • 21:00 Kiroleta frontoian, dantza eta sorkuntzak. Sarrera: 12€. Kukai dantza taldearen Oskara eta  Burrunka taldaeren Mugetatik AT! sorkuntza.

Otsailak 11, igandea, ohituraren eguna

  • 09:00 Kaskarotak eta kaskarot ttikiak etxez etxe Hiribehereko auzoan goizean, eta eguerditik aurrera Purgon.
  • 10:00 Latsa – Txilindon sukaldaritza lehiaketa. Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo latsa.uztaritze@orange.fr
  • 11:30 Elizaren atarian, meza nagusiaren ondotik, Kaskarot taldeen ohiko elkarretaratzea.
  • 12:00 Hiribehere auzoan.
  • 13:30 Latsa – Ihauteri bazkaria Latsa sukaldaritza elkarteak antolaturik. Bazkal ondoren txilindron txapelketaren sari banaketa. Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo latsa.uztaritze@orange.fr
  • 18:00 Mutxikoak, Saltoka taldeak alaiturik.

Otsailak 12, astelehena, Tolosako inauterietara irteera

  • Senidetze elkartearen laguntzarekin, giroa segurtatua, karroza eta konpartsen irteera, poteo-pintxo eta kalejira txarangak alaiturik.
  • 10:00etan abiapundua Lapurdiko plazan eta itzulera arratsaldekoko 19:00etan. Tokiak atxikitzeko Herri Soinu dei ezazue 06 52 12 48 23 otsailaren 5a aitzin. Autobusa 10€.

Otsailak 13, asteartea, astearte gizena

  • Ohitura eta sorkuntzaren topaketa. Ohiko musika eta dantza sorkuntzaren elkarretaratzeak hamaika artista profesional eta artista amateur biltzen ditu. Aurten ere, 250 antzerkilari, soinulari eta dantzarik ongi etorria emanen diote Udaberriari. Astearte gizenaren pizkundean parte hartuko duten eragileak, Zanpantzar auziko antzezleak eta soinulariak dira. Hau da, Zainaldiak, Zirtzilak, Negartiak, auzapeza, epailea, apeza, animaleak, hartza eta bere zaindaria, Maiaren zerbitzalariak, laminak eta mitologiaren beste pertsonai batzuk baita musikalari ugari: Burrunka, Zo Zongo, Uztaritzeko txaranga, Gaita Luze eta Tripan. Besta giroan, ihauteriko eragileek eta jendetzak plaza eta karrikak hartuko dituzte. Parte hartu nahi duten guziak ongi etorriak dira! Hiribehereko Pilota Plazan.
  • 17:45 Burrunkaren perkusioak.
  • 18:30 Zirtzilek eta ihauterietakoek plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hastapena. Ibilbidea Purguko pilota plazaruntz abiatuko da. Ibilbidean barna Laminen agerraldia – Elizaren aintzinean, Maia dantzaren agerraldia – Antza plazan: Hartza dantzaren agerraldia Purgoko Pilota Plazan.
  • 19:30 Zanpantzar auziaren segida eta bukaera, dantzak, toberak (antzerki herrikoia eta tutak erakustaldia) – dantzak eta musikak (Hartzaroren sorkuntzak) – Hartza dantza – Aker dantza – zirtzilen soka – Sua dantza.
  • 20:00 Erromeria bestak karpan segituko du – Jan eta edan Uztaritzeko Ikastolak segurtaturik eta Kiki Bordatxo taldeak alaiturik.
  • Gauerditan Gaualdia Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik, Errobiko Kaskaroten batzokian.