Danbolin Masterklasa Iruñan, urriaren 28 eta 29an

Aiko taldeko Sabin Bikandi txistulari eta ttunttuneroak, Danbolin Masterklasa emango du Iruñan, datorren urriaren 28 eta 29an. Izenematea irekita dago, etxesaga@hotmail.com helbidean edo 617 387 727 telefonoan.

Aurten 45. urteurrena du Iruña taldea Euskal Kultura Elkarteak, eta horren bueltan, besteak beste, Danbolin Masterklasa antolatu du. Urriaren 28 eta 29an emango du Aiko taldeko Sabin Bikandi txistulari eta ttunttuneroak. Hiru orduko saio banatan banatuko da; larunbatean, 17:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:30etatik 13:30etara. Bi hitzorduak Iruñako Aldapa kaleko 3-5 zenbakietan dagoen Auzoenea elkartean izango dira.

Masterklasaren prezioa 40 eurokoa da, eta momentuan bertan ordaindu beharko da. Hala ere, tokia gordetzeko aurrez eman behar da izena, parte hartu nahi duenaren izen-abizenak eta telefonoa adieraziz, etxesaga@hotmail.com helbidean edo 617 387 727 telefonoan.

Sabin Bikandik, «txuntxunero» izanik, «musika ulertu, egin eta, batez ere, jotzeko modu bat aldarrikatuko» du ikastaroan. Izan ere, «flautista izan nahiarekin jarraitu eta gure oinarri txuntxuneroa ahaztu» egiten dugula dio. Horrela, batetik, arlo teknikoa landuko da bi saio hauetan: musika tresna egokia ezagutzen eta erabiltzen, eskuaren eta gorputzaren jarrera, soinuaren kalitatea, erredoble bikoitz eta hirukoitza, dinamika, azentoak, irakasbideak, ariketa teknikoak… Eta bestetik,  arlo musikal edo erritmikoa: nola egin bat melodiarekin ostinato ezberdinak landuz, eta inportanteena, dantzarekin bat nola egin, dantzen egiturak ulertu eta landuz.

Informazio gehiagorako, ikusi Aiko taldearen webgunea.