Mugarik Gabeko Ttunttuneroek zita, Nafarroa Oinezekin

Ikusi egitaraua.

 

 

 

 

 

Igande honetan, urriak 15, egingo da Nafarroa Oinez Lesakan. Oraingo honetan, Tantirumairu ikastola laguntzeko egingo da festa, eta Mugarik Gabeko Ttunttuneroak bertan izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du urriaren 11 baino lehen, acortijy@gmail.com helbidera idatzita edo telefonoz deituta: 640 56 45 04.

Hitzordua 1. Guneko txosnan jarri dute, goizeko 09:30etan, eta 10:00etan ekingo diote ibilbideari. Indarrak berreskuratzeko, 11:00etan bokata eta edaria hartzeko aukera izango da 3. Gunean, antolatzaileen eskutik, eta ondoren, 14:00ak arte segiko da jotzen. Hortik aurrerakoa, norberaren esku geratuko da.

Errepertorioa prest dago, eta partituraren bat ez daukanak, izena ematean eskatu ahal izango du. Era berean, gogorarazi dute Fa# txistua eraman behar dela. Hauek dira joko diren piezak:

Biribilketak:
-Ai Simon eta Ai Mari Migel
-Segurako Alborada
-Betoño
-Gurea da
-Hego Haizea
-Ikusi Mendizaleak
-Onraita-Atiarno
-Sangüesa
-Santa Zezilia
-Trintxerpe
-Txiki
-Udaberriko lore politena

Arin-arin eta fandangoak:
-Baratze (arin-arina)
-Neska Zaharrak (arin-arina)
-Baztango Porrusalda (arin-arina)
-Andre Madalen (fandangoa)
-Lizarrakoa (fandangoa)
-Kaskagorria (fandangoa)
-Tolosako Ihauteriak (fandangoa)

Bestelakoak:
-D.Martin baltsa
-Polka Pik (dantza)
-Lantzeko Inauteriak (dantza)
-Txapeloaz (dantza)
-Zazpi Jauzi (dantza)
-Gorbeako Gurutzea (zortzikoa)
-Pedro de Zabala y Garay (zortzikoa)