Hasiera

Azken berriak

Berriak ikusi

Datozen ekitaldiak

Eibarko IV. Txistu Eguna

Usartza Txistulari taldeak antolatuta, Eibarko IV. Txistu eguna ospatuko da heldu den apirilaren 27an. Azkenengo urte hauetan egin duten bezala, larunbatean Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dituzte. Usartzarekin batera Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariak ariko dira; guztira 50 bat txistulari.

Gehiago jakin

Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du.

Gehiago jakin

Txistu entzunaldia: Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko (CSMN) Txistu Gelatik gonbidapen adeitsua luzatzen dute apirilean izango den Udaberriko Kontzertuen denboraldira gerturatzeko. Ekitaldi honek aukera paregabea eskaintzen du askotariko errepertorioaz gozatzeko. Hainbat musika estilo formazio ezberdinetan jotzen entzungo da txistua: bakarrik, txistu duo eta piano bikoteetatik hasita, Txistularien Banda Tradizional handikiraino.

Gehiago jakin
Euskal Herriko Txistulari Elkartearen helburua, gure kulturaren osagai garrantzitsu den txistua zaindu eta garatzea da: txistuak gure herri kultura eta tradizioan duen egitekoa bultzatzea eta, aldi berean, musika tresna honen aukera musikal eta sozialak ahal den gehiena landu eta aberastea.

JASO GURE AZKEN BERRIAK

Hilabetean behin gure albisteen buletina jasoko duzu posta elektronikoz.