Txistulari Gazteen II. Txapelketa izango da Bilbon

Euskal Herriko Txistulari Gazteen II. Txapelketa maiatzaren 12an izango da eta izena emateko epea martxoaren 15ean bukatuko da.

Lehengo urtean bezala, aurten ere Bilboko BBK Aretoan ospatuko da Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Bilbao Musikarekin batera antolatutako txapelketa. Bertan 25 urte baino gutxiago dituzten txistulariek har dezakete parte. Hiru maila ezberdinetan banatuta ariko dira:

  • 1. kategoria: 12 urte edo gutxiagoko bakarlariak
  • 2. kategoria: 13 eta 17 urte bitarteko bakarlariak
  • 3. kategoria: 18 eta 25 urte bitarteko bakarlariak

Lehenengo bi kategorietako txistulariak goizean ariko dira hirugarrenekoak arratsaldean ariko direlarik.

Kategoria bakoitzeko sariak hauek izango dira:

  • 1. kategoria:
    • 1. saria: 250 euro, garaikurra eta txapela.
    • 2. saria: 200 euro eta garaikurra.
    • 3. saria: 150 euro eta garaikurra.
  • 2. kategoria:
    • 1. saria: 300 euro, garaikurra eta txapela.
    • 2. saria: 250 euro eta garaikurra.
    • 3. saria: 200 euro eta garaikurra.
  • 3. kategoria:
    • 1. saria: 500 euro, garaikurra eta txapela.
    • 2. saria: 400 euro eta garaikurra.
    • 3. saria: 300 euro eta garaikurra.

Izena emateko epea irekita egongo da martxoaren 15era arte. Horretarako txistulari gazteek izena emateko orria eta datuen babesari eta irudien erabilerari buruzko inprimakia behar bezala beteta amaiabilbao@bilbaomusika.eus helbidera bidali beharko dute mezuaren gaian EUSKAL HERRIKO TXISTULARI GAZTEEN II. TXAPELKETA idatziz.