Kontzertua: Txistua XXI. mendean

Kontzertuaren egitaraua txistu-danbolin (Aitor Amilibia), akordeoi (Josean Hontoria) eta perkusio (Gorka Sáez de Ibarra) hirukotearentzat sortua izan da. Egitarau honetako obrak Silboberrik egungo musikan erreferentzia diren autoreei eskatutako lanak dira. Kontzertu honetan joko diren konposizioetako bi erabateko estreinaldiak dira.