Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Txistua XXI. mendean

2022 Apirila 22 12:00 - 13:00

Aitor Amilibia txistua, danbolina

Josean Hontoria akordeoia

Gorka Sáez de Ibarra perkusioa

Kontzertuaren egitaraua txistu-danbolin (Aitor Amilibia), akordeoi (Josean Hontoria) eta perkusio (Gorka Sáez de Ibarra) hirukotearentzat sortua izan da. Egitarau honetako obrak Silboberrik egungo musikan erreferentzia diren autoreei eskatutako lanak dira. Kontzertu honetan joko diren konposizioetako bi erabateko estreinaldiak dira.

Kontzertua Luis de Pabloren txistulari bakarrarentzako pieza eder eta labur batekin hasiko da. Ondoren, izaera erritmiko handiko obra bat dator, Hilario Extremianak txistu eta akordeoi bikoteari musika kontzeptu berriak ezagutzeko bidea ireki ziona. Ondoren, Yolanda Campos konpositorearen hirukote kosmikoa emango dute, txistua mikrotonalitatean murgiltzen duena. Jarraian, eta hizkera desberdin eta intimoagoa erabiliz, Carlos Villasolek txolarre kantariaren kantuan oinarrituta sortu zuen txistu eta perkusio piezaren txanda izango da. Bakarlari errepertoriora itzuliz, Felix Ibarrondoren akordeoirako lana, erabateko estreinaldian, pieza minimalista labur eta interesgarria da, non egilearen hizkuntza bereizgarri eta benetakoaz goza daitekeen. Kontzertua amaitzeko, José María Sánchez-Verdúren obra baten erabateko estreinaldia egingo da, Silboberri elkartearentzat idatzi duen lehen pieza. Lan honen hizkuntza soinu-mundu nabarmenki ezberdinetatik igarotzen da.


EGITARAUA

Divertimento [txistua, danbolina] Luis de Pablo (1930-2021)

Honai [txistua, danbolina, akordeoia] Hilario Extremiana (1958)

Lich [txistua, danbolina, akordeoia, perkusioa] Yolanda Campos (1973)

Cuatro glosas sobre un canto de pájaro [txistua, danbolina, percusión] Carlos Villasol (1961)

Coup d’Éclair [akordeoia] * Félix Ibarrondo (1943)

Zuria III [txistua, danbolina, akordeoia, perkusioa] * José María Sánchez-Verdú (1968)

* Erabateko estreinaldia

Xehetasunak

Data:
2022 Apirila 22
Ordua:
12:00 - 13:00
Event Tags:

Lekua

Real Academia de Bellas Artes de San Fernando
Alcalá, 13
Madril, Madril 28014 Spain
+ Google Map
View Lekua Website

Organizer

Silboberri
View Organizer Website