Kontzertua: Usartza Txistulari Taldea

Usartza Txistulari taldearen udaberriko lehenengo kontzertua igande honetan izango da. Joko dituzten piezen artean doinu herrikoiak, dantza doinuak eta 1928 urteko Bilboko txistulari banden lehiaketan derrrigorrezkoa izan zen obra daude.

Txistu Fest

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleen ikasturte bukaerako kontzertua den Txistu Fest maiatzeko azken egunean izango da.

Kantu zaharrak, soinu berriak

Kantu Zaharrak Soinu Berriak emanaldian Irurtzungo txistu gelak eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu gelarekin batera Ihabar, Goldaratz, Latasa, Etxaleku, Oskotz eta Eraso herrietako kantak joko dituzte elkarrekin.

Errenteriako Udal Txistulari Taldea

Musikasteren 52. edizioan, txistuari eskeintzen zaion babes eta programazioaren barruan Errenteriako Udal Txistulari Taldea udaletxeko arkupean Ereintza Dantza Taldearekin ariko da.

Kontzertua: Txistubi

Musikeneko txistu ikasleak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan emanen dute kontzertua.

Santa Krutzetako kontzertua

Andoaingo Olagain Udal Txistulari Elkarteak kontzertua eskainiko du Andoaingo Santa Krutz ermitan. Lagun gonbidatuez gain, Iñaki Eizmendi abeslari andoaindarra ariko da beraiekin.

Mendukilon txistu hotsak

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Nafarroako musika eskoletako txistu gelekin eta Pablo Sarasate kontserbatorio profesionaleko txistu gelarekin batera antolatutako ekitaldi honetan txistu ikasleek emango dute kontzertua.