Kontzertua: Usartza Txistulari Taldea

Usartza Txistulari taldearen udaberriko lehenengo kontzertua igande honetan izango da. Joko dituzten piezen artean doinu herrikoiak, dantza doinuak eta 1928 urteko Bilboko txistulari banden lehiaketan derrrigorrezkoa izan zen obra daude.

Errenteriako Udal Txistulari Taldea

Musikasteren 52. edizioan, txistuari eskeintzen zaion babes eta programazioaren barruan Errenteriako Udal Txistulari Taldea udaletxeko arkupean Ereintza Dantza Taldearekin ariko da.

MGT: Pasaian dianak

Maiatzaren 19an Pasaian elkartzeko deia zabaldu diete txistulariei Mugarik Gabeko Txuntxuneroek.

Isidro Ansorenaren omenez

Hernaniko Herri Musika Elkarteko txistulariak San Isidro egunaren inguruko ospakizuna antolatu dute.

Santa Krutzetako kontzertua

Andoaingo Olagain Udal Txistulari Elkarteak kontzertua eskainiko du Andoaingo Santa Krutz ermitan. Lagun gonbidatuez gain, Iñaki Eizmendi abeslari andoaindarra ariko da beraiekin.

Eibarko IV. Txistu Eguna

Usartza Txistulari taldeak antolatuta, Eibarko IV. Txistu eguna ospatuko da heldu den apirilaren 27an. Azkenengo urte hauetan egin duten bezala, larunbatean Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dituzte. Usartzarekin batera Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariak ariko dira; guztira 50 bat txistulari.

Sarriegiren heriotzaren urteurrena

Apirilaren 23an hil zen Raimundo Sarriegi konpositorea, 1913an, orain 111 urte. Horregatik, egun horretan, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak musikariaren monumentuaren aurrean kokatu eta haren obra hainbat joz oroimenezko ekitaldia eskainiko du.