Urrian izango da Bilboko Txistu Eguna
Bilboko Udal Txistulari Bandak urriaren 5ean izango den Txistu Eguna antolatu du Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eta Silboberri Txistu Elkartearen laguntzarekin. Eskutitza bidali du bertan parte hartzera gonbidatuz.