Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Txistua eta Mitologia

2022 Martxoa 18 18:30 - 19:30

Orreaga, Berriozar, Barañain eta Zizurreko musika eskoletako txistu gelen eskutik izango den kontzertuan, txistu saioak euskal mitologiako pertsonaien eta istorioen artean tartekatuko dira eta entzuleendako printza ezagunak joko dituzte, betiere pianoak, baxuak, gitarrak eta perkusioak lagunduta: besteak beste, Benito Lertxundiren doinu klasikoak edota Ken Zazpi-ren gai arrakastatsuak.

Bakarne Atxukarro kazetari eta idazleak idatzi du gidoia eta, halaber, istorio horietako batzuk aletuko ditu era entretenigarri eta dibertigarrian.

Ikuskizunean bi arlo joanen dira eskutik helduta, mitologia eta txistu-musika, haien bidez gure kulturan sakontzeko. Zatoz eta ikasi zureak ere badirela!

Sarrera doakoa da. Aurretik erreserba egin behar da Artikako Maria de Maeztu Kultur Etxean.

Xehetasunak

Data:
2022 Martxoa 18
Ordua:
18:30 - 19:30
Event Tags:

Lekua

Maria de Maeztu Kultur Etxea (Artika)
Iturribidea kalea, 1
Artika, Nafarroa 31013 Spain
+ Google Map