Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Txistua eta Mitologia

Martxoa 19 18:30

Orreaga, Berriozar, Barañain eta Zizurreko musika eskoletako txistu gelen eskutik izango den kontzertuan, txistu saioak euskal mitologiako pertsonaien eta istorioen artean tartekatuko dira eta entzuleendako printza ezagunak joko dituzte, betiere pianoak, baxuak, gitarrak eta perkusioak lagunduta: besteak beste, Benito Lertxundiren doinu klasikoak edota Ken Zazpi-ren gai arrakastatsuak.

Bakarne Atxukarro kazetari eta idazleak idatzi du gidoia eta, halaber, istorio horietako batzuk aletuko ditu era entretenigarri eta dibertigarrian.

Ikuskizunean bi arlo joanen dira eskutik helduta, mitologia eta txistu-musika, haien bidez gure kulturan sakontzeko. Zatoz eta ikasi zureak ere badirela!

Sarrera doakoa da. Aurretik erreserba egin behar da Berriozarko Entzunaretoan.

Xehetasunak

Data:
Martxoa 19
Ordua:
18:30
Event Tags:

Lekua

Berriozarko Entzunaretoa
Oianondoa, 1
Berriozar, Navarra 31013 Spain
+ Google Map