Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Silboberri&Ibarrondo. Sabor a jengibre

2017 Abendua 9 19:30 - 21:00

Txistua XXI. Mendean zikloko kontzertua prestatu du Silboberrik abenduaren 9rako. San Frantzisko elizan izango da, doan, 19:30etan hasita. Silboberri&IbarrondoSabor a jengibre izenburua jarri diote, eta bi zati izango ditu. Hasteko, Felix Ibarrondoren hiru obra estreinatuko dira izango dira: Ayeo (Txistua: Aitor Amilibia); Rosseta(Pianoa: François Rossé); eta Aruntzka (Akordeoia: Jose Antonio Hontoria. Flauta: Xabier Calzada. Klarinetea: Sergio Barranco. Biolina: Maddi Arana. Txeloa: Ivan Casado. Perkusioa: Elur Arrieta. Pianoa: Iñar Sastre. Zuzendaritza: Txaber Fernandez). Eta segidan, beste hiru obra joko dira: Maria Eugenia Luc-en Zargan (Txistua: Sergio Torices); Iñaki Estradaren Hiru (Txistua: Iñaki Martin eta Fernando Aurrekoetxea. Perkusioa: Elur Arrieta); eta Mikel Chamizoren Danbor (Txistua: Iñaki Martin eta Fernando Aurrekoetxea). Bi zatiak bukatuta, ordea, bis bat ere izango da, bi inprobisatzaileren eskutik: François Rossé eta Iñar Sastre.

Informazio gehiago, albiste honetan.

Xehetasunak

Data:
2017 Abendua 9
Ordua:
19:30 - 21:00

Lekua

Durango