Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Eibarko III. Txistu Eguna

2023 Ekaina 10 19:00 - 21:30

San Juan jaixak bertan dituzte eibartarrek eta inguruko herrietako hainbat txistularirekin batera Eibarko auzo ezberdinetako kaleak txistu doinuekin betetzeko asmoa dute.

Eibarko Usartzakoekin batera Ermua, Elgoibar, Deba, Ondarru, Durango, Zornotza eta Bilbotik etorritako txistulari taldeak elkartuko dira.

Eguneko egitaraua arratsaldeko 5’etan txistulari guztien harrerarekin Untzaga plazan hasiko dute.
Jarraian talde bakoitza auzo edo zona batera abiatuko da beraien kalejira egitera: Amaña, Ipurua, Legarre, Urki, Azitain, Urkizu, Jardiñeta…
Arratsaldeko 7’etan talde guztietako txistulariak Untzaga plazan elkartuko dira eta erdi aldeko kalejira hasiko dute 9 t’erdiak arte.

Kalejiran bi tronpetista eta Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako bi soinu-joleren laguntza izango dute.

“Jendearen gustokoa izatea espero dugu, baita denok elkarrekin arratsalde polit bat pasa eta txistuaren doinuekin Eibarko kaleak alaitzea ere.”

Xehetasunak

Data:
2023 Ekaina 10
Ordua:
19:00 - 21:30
Event Tags:
,

Lekua

Eibar
Udaletxeko arkupeetan + Google Map