Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Bakioko XIV. Txistulari Eguna

2023 Ekaina 3 11:30 - 15:30

Bakioko Txistulari Taldeak Bakioko Udalaren laguntzaz, aurtengo Txistulari Eguna ospatuko du. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da, eta lehenengoaren ilusio berdinarekin antolatu dute.

Aurten, honako taldeak edukiko dituzte lagun:

  • Bermeoko Kankinkabara Txistulari Taldea
  • Bilbao Akademia Txistulari Taldea
  • Bilbao Musika Txistulari Taldea
  • Mundakako Txistulari Taldea
  • Mungiako Txistulari Taldea
  • Bakioko Txistulari Taldea

Ekitaldirako, metal hirukote baten laguntza eta Bakioko Itxas-Alde dantza taldearen laguntza edukiko dute.

Eguneko egitaraua hauxe izango da:

  • 11:30-etan ongi etorri agurra eta Alborada udaletxeko plazan.
  • 12:00-etan txistu taldeen kalejirak herriko gune ezberdinetatik.
  • 13:00-etan taldeen bilgunea eta kontzertuak Bakioko hiru gune ezberdinetan: Sabino Arana etorbidean, Txoperan eta Moile Puntan.
  • 15:30-etan parte hartzaile guztien bazkaria.

Erdu geugaz Bakidxora gure kulturaz eta egunaz gozatzera!!!

 

Xehetasunak

Data:
2023 Ekaina 3
Ordua:
11:30 - 15:30
Event Tags:
,

Lekua

Bakio
Bakio, Bizkaia 48130 Spain + Google Map